Euskaltzaindiaren 116. arauaren arabera (Euskaltzaindiaren araua, 116), aurretik mendeko perpaus osagarri bat ezartzen zaionean, perpausa -(e)n edo -(e)lako atzizkiarekin erabili behar da: *presidente izendatu dutelaren albistea irakurri dut → presidente izendatu dutelako albistea irakurri dut . EIMAk Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak lanean ere aipatu du gaia (34-35 or.)