EIMAk Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak lanean argitzen duenez (118 or.), bilakatu aditzaren nor osagaia izena denean, mugagabean eman behar da: herriaren ikur bilakatu da , eta ez *herriaren ikurra bilakatu da . Hala ere, izenak berekin izenondo, izenlagun, perpaus erlatibo edo halako osagarriren bat baldin badu, artikulua behar izaten du askotan: lurralde industriala bilakatu zen urte haietan . Halakoetan absolutiboan deklinatu behar da, eta ez inesiboan (-(e)an): *lurralde industrialean bilakatu zen urte haietan
Partekatu sareetan:
1da/du ad. (nor osagaia, izena denean, gehienetan mugagabean) convertir(se), transformar(se); llegar a ser
ura ardo bilakatu zen: el agua se transformó en vino
harriak urre bilakatu: convertir las piedras en oro