Euskaltzaindiak Euskaltzaindiaren Hiztegian bilera ospatu eta kideko esapideen lekuan, bilera egin eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du. Hiztegi Batuak ere aipatu du gaia. Beraz, bilera, ekitaldia, jaialdia, meza... eta antzekoekin erabili kasuan-kasuan egin, antolatu, prestatu, eman: *bilera ospatu → bilera egin, *ikasturte amaierako jaia ospatu zuten → ikasturte amaierako jaia egin zuten, *meza ospatu → meza eman