♦ Euskaltzaindiaren 116. arauaren arabera (Euskaltzaindiaren araua, 116), aurretik mendeko perpaus osagarri bat ezartzen zaionean, perpausa -(e)n edo -(e)lako atzizkiarekin erabili behar da: *ezkondu delaren berria zabaldu da → ezkondu delako berria zabaldu da. *laster ikusiko dugunaren berria iritsi zaigu → laster ikusiko dugun berria iritsi zaigu. EIMAk Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak lanean ere aipatu du gaia (34-35 or.)
♦ EIMAk Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak lanean dioen bezala (150 or.), kalko okerra da beste bat esan ordez berri bat esatea: *falta berri bat adierazi du arbitroak → beste falta bat adierazi du arbitroak/falta adierazi du arbitroak/ostera ere, falta adierazi du arbitroak. Euskaltzaindiak ere eman du honen berri (Euskaltzaindiaren Hiztegia)