Elhuyar Hiztegia

Zalantza-zerrenda

Legenda

  • Zuzena da
  • Okerra da
  • 🥇Elhuyarrek aukera hau hobesten du
  • 🥈Elhuyarrek ez du aukera hau hobesten.
  • Zalantzazkoa da.

aitak ≠ gurasoak

✅ gurasoen elkarteak antolatu du (amaz eta aitaz osatutako elkartea; beraz, emakumezkoak eta gizonezkoak)

aiten elkarteak antolatu du (aitaz osatutako elkartea; beraz, denak gizonezkoak)

 

✅ gurasoen elkarteak antolatu du (amaz eta aitaz osatutako elkartea; beraz, emakumezkoak eta gizonezkoak)

aiten elkarteak antolatu du (aitaz osatutako elkartea; beraz, denak gizonezkoak)

Gurasoak eta aitak hitzak ez dira sinonimoak, eta ez dira trukagarriak testuinguru gehienetan.

Guraso hitzak, pluralean erabiltzen dugunean (gurasoak), bi pertsona hartzen ditu barnean: aita eta ama, bi ama edo bi aita; aitak esatean, ordea, gizonezkoei bakarrik egiten zaie erreferentzia. Bestalde, guraso hitza pluralean erabiltzen da gehienetan, baina singularrean ere erabil daiteke, aita edo ama bat adierazteko.

Beraz, baztertzekoa da generikoetan erreferentzia maskulinoa soilik erabiltzea (askotan, gaztelaniaren eraginagatik). Antzeko arazoa gertatzen da kasu hauetan: aitonak/aitona-amonak, jaunak/jaun-andreak, osabak/osaba-izebak, anaiak/anai-arrebak, erregeak/ errege-erreginak.

Informazio gehiagorako: Euskara Batuaren Eskuliburua

Gaiak lexikoa

Hitz-jolasa