Elhuyar Hiztegia

Zalantza-zerrenda

Legenda

  • Zuzena da
  • Okerra da
  • 🥇Elhuyarrek aukera hau hobesten du
  • 🥈Elhuyarrek ez du aukera hau hobesten.
  • Zalantzazkoa da.

ehunekoak: “% 100” ere ez da mugatzailearekin erabili behar

 

✅Ez dago elektrizitatearen % 100 iturri berriztagarrietatik lortzerik
❌Ez dago elektrizitatearen % 100a iturri berriztagarrietatik lortzerik

 

Dena hitzarekin parekatzen delako mugatzeko joera ikusi dugu. Baina, beste ehunekoek bezala, zenbat galderari erantzuten dio eta, beraz, mugagabean jokatzen da:  

✅Gazteetan, % 7 azkarra da.      ❌Gazteetan, % 7a azkarra da. 
✅Gazteetan, % 7k badaki    ❌Gazteetan, % 7ak badaki. 
✅Kontinentearen % 5 izotza da.   ❌Kontinentearen % 5a izotza da.

 

 

Ikusi:  Ehunekoak, portzentajeak, portzentaiak…

Hitz-jolasa