Elhuyar Hiztegia

Zalantza-zerrenda

Legenda

  • Zuzena da
  • Okerra da
  • 🥇Elhuyarrek aukera hau hobesten du
  • 🥈Elhuyarrek ez du aukera hau hobesten.
  • Zalantzazkoa da.

hala nola: atzean komarik ez

 

✅Bihar baserriko lanak egin behar ditugu, hala nola belarra moztu.
❌Bihar baserriko lanak egin behar ditugu, hala nola, belarra moztu.


Adibideei sarrera emateko baliatzen da hala nola. Oro har, hala nolak aurrean koma eramaten du, baina atzean ez.

Hitz-jolasa