Elhuyar Hiztegia

Zalantza-zerrenda

Legenda

  • Zuzena da
  • Okerra da
  • 🥇Elhuyarrek aukera hau hobesten du
  • 🥈Elhuyarrek ez du aukera hau hobesten.
  • Zalantzazkoa da.

mota: mota gehiagotako

Araua

 

✅ Bi motatako ondorioak.
❌ Bi motako ondorioak.

 

 Neurri batekoak eta beste neurri batekoak beti bi neurritakoak izango dira (nongo adiera). Beraz, -tako dagokie honelakoei: 

✅ Eskaera gehiagori eta mota gehiagotakoei erantzuten laguntzen du.
❌ Eskaera gehiagori eta mota gehiagokoei erantzuten laguntzen du.
✅ Bost eratako probak.
❌ Bost erako probak.
✅ Bi neurritako piezak.
❌ Bi neurriko piezak.

 

Zalantza sortu ohi da mota, era, sail, neurri eta kategoria izenekin (batez ere, ikusten denez, mota hitzarekin). Halakoek nongo adiera dute, sailkapen baten erreferentzia ematen dutenez.

 

Ikusi: Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (169. or.)

Hitz-jolasa