Elhuyar Hiztegia

Zalantza-zerrenda

Legenda

  • Zuzena da
  • Okerra da
  • 🥇Elhuyarrek aukera hau hobesten du
  • 🥈Elhuyarrek ez du aukera hau hobesten.
  • Zalantzazkoa da.

EBITDA 

Elhuyarren irizpìdea

 

✅ 50 milioi euroko EBITDA sortu du aurten.
❌ 50 milioi euroko ebitda sortu du aurten.

Ingelesetik datorren sigla: Earnings Before Interest, Taxes, Depretiation and Amortization. Euskarazko Wikipedian EBITDA dago, eta horrela erabiltzea adostu dugu, siglatik hitz arrunterako pausoa emateko oraindik gordinegi dagoelakoan. Gaztelaniarako, Fundéuk ebitda gomendatzen du. Frantseserako, EBITDA eta BAAIDA (bénéfice avant intérêts, impôts, dépréciation et amortissement) erabiltzen dira, biak sigla moduan.

Hitz-jolasa