Elhuyar Hiztegia

Zalantza-zerrenda

Legenda

  • Zuzena da
  • Okerra da
  • 🥇Elhuyarrek aukera hau hobesten du
  • 🥈Elhuyarrek ez du aukera hau hobesten.
  • Zalantzazkoa da.

Zer ordutan geratu gara?

Galdera horren aurrean, honelako erantzunak entzuten dira maiz:

Ordu bi eta erdi, institutuko sarreran.

Bederatzi eta laurden, udaletxe parean.

Laurak laurden gutxi, geltokian.

Erantzun horiek ez dira zuzenak, deklinabide-atzizkia falta baitzaie orduei.

Beraz, hauek dira galdera horri erantzuteko modu zuzenak:

Ordu bi eta erdietan, institutuko sarreran.

Bederatzi eta laurdenetan, udaletxe parean.

Bederatziak eta laurdenetan, udaletxe parean.

Laurak laurden gutxitan, geltokian.

Laurak laurden gutxiagotan, geltokian.

Bestalde, orduak idazteari eta esateari buruzko zalantzak argitzeko, Euskara Batuaren Eskuliburuko «Orduak nola esan» atalera jo dezakezue.

Hitz-jolasa