Elhuyar Hiztegia

Zalantza-zerrenda

Legenda

  • Zuzena da
  • Okerra da
  • 🥇Elhuyarrek aukera hau hobesten du
  • 🥈Elhuyarrek ez du aukera hau hobesten.
  • Zalantzazkoa da.

Orduko: aurretik edo ondoren?

Euskaraz, «orduko» adizlagunak bi une adieraz ditzake, euskalkiaren arabera.
Hiztun batzuek «justu aipatzen den unearen aurrekoa» adierazteko baliatzen dute:

Medikua etorri orduko, eria hila izanen da.
Ezkondu orduko beteak izango dituzte 10 urte elkarrekin.

Beste batzuek, berriz, «justu aipatzen den unearen ondorengoa» adierazteko baliatzen dute:

Ohean sartu orduko, loak hartzen nau.
Liburu bat irakurtzen bukatu orduko hasten du bestea.

Batzuetan oso argi dago hiztunak zer adierazi nahi duen. Beste batzuetan, testuinguruak argitu beharko digu aurrez edo ondoren gertatu den dena delakoa:

Etxeratu orduko konturatu zen.
(etxean sartu aurretik edo ondoren?)

Gurasoak iritsi orduko txukundu zuen gela.
(gurasoak iritsi aurretik edo iritsi eta berehala?)
 

Hitz-jolasa